martes, 24 de febrero de 2015

Maitasuna eta kontrola, sinonimoak?

Aurreko asteburuan, autobusean nengoela, nire ingurura begiratu eta harrituta geratu nintzen. Ikus nitzakeen pertsona guztiek zuten telefono mugikor bat haien eskuetan. Asko lagunen aldamenean eserita zeuden, baina elkarri hitzik esan gabe, bakoitza bere sare sozialen munduan murgilduta.
Teknologia berriek aldaketa asko ekarri dituzte pertsonen komunikazioari dagokionez, eta zoritxarrez, asko ez dira onuragarriak izan. Gazteak etengabe daude elkarrekin kontaktuan beraien mugikorren bidez. Hauetaz baliatuta, edozein unetan jakin dezakete non dagoen beraien lagun bat, edo beraien bikotea.


Horrela, teknologiek guztiz onartua dugun etengabeko kontrola ekarri dute, eta gehiegizko kontrol honek, arazoak. Gazte askok diote garrantzirik ematen mutil batek neskalagunari ordu erdiro non dagoen galdetzeari, edo zer jantzi eta zer ez agintzeari.


“Non zaude? Norekin?”, “gona hori ez jantzi, jendeak gehiegi begiratuko zaitu”... Horreloak arrunt bihurtu dira bikoteen artean. Arrunt bihurtu da etengabeko kontrola. Arrunt bihurtu da mutil askok neskengan duten boterea.


Izan ere, “horrek maite nauela esan nahi du” da neska askok heuren buruari esaten diotena. Maitasunak beti eragiten omen du kontrolaren beharra. Normala omen da. Gauza txikiak dirudite, baina bahin eta berriro entzuten ditugu emakumeen tratu txarrei buruzko kasuak, eta hauek ere kontrolak, botereak, eragiten ditu.
Berdintasuna inoiz ez da lortuko egungo ikuspuntua aldatzen ez den bitartean. ez da lortuko kontrola onartzen den bitartean. Lagunen artean, eta bikoteen artean, maitasunak, algarak, irrifarrak eta batez ere, errespetua ekarri beharko lituzke, eta ez jelosia eta kontrola.


No hay comentarios:

Publicar un comentario