martes, 18 de noviembre de 2014
domingo, 16 de noviembre de 2014
BEHIN BATEAN LOIOLAN / JA-JAI! (Bilintx, 1868)
Behin
batean Loiolan erromeria zan,
hantxen
ikusi nuen neskatxa bat plazan,
txoria
bainon ere arinago dantzan:
huraxen
bai polita, han politik bazan.
Arkitu
ginanean inor gabe jiran
koloreak
gorritu arazi zizkidan;
kontatuko
dizutet guztia segidan,
zer
esan nion eta nola erantzun zidan.
Esan
nion, desio senti nuen gisan,
harekin
hizketa bat nahi nuela izan;
erantzun
zidan ezik atsegin har nezan,
adituko
zidala zer nahi nion esan.
Dama
polita zera, polita guztiz, ai!
bainan
halare zaude oraindik ezkongai.
Ezkon
gaitezen biok! Esan zadazu bai!
Ni
zurekin ezkondu? Ni zurekin? Ja-jai!SARE SOZIALAK (Iritzi testua)
Gaur egun sare sozialak guztiz onartuta daude gure
gizartean. Ia gazteguztiek erabiltzen dute hauetakoren bat edo gehiago, eta
arrarotzat jotzen dute sare sozialik erabiltzen ez duen edonor. Baina, hauen
erabilerak izan ditzakeen ondorioez ohartzen al gara?
Sare sozial asko eta asko daude: Facebook,
Twitter, Tuenti, Instagram… Bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta erabilera
ezberdinak eskaintzen dituzte: argazkiak argitaratzea, jendearekin txataren
bidez komunikatzea, bideo deiak egitea… Guztiek dute ezaugarri komun bat ordea:
arriskua. Izan ere, ba al dakigu benetan nork ikusten dituen geure argazkiak?
Ziur al gaude txataren bestaldean aurkitzen den pertsonaren nortasunaz? Eta
bideo deiak egitean, guztiz fidagarria al da gurekin komunikatzen ari dena?
Zoritxarrez gehienetan galdera hauen erantzuna ezezkoa da, eta askotan
ezjakinarena egiten dugula da okerrena.
Internetek komunikatzeko modu berriak eskaintzen
dizkigu. Honek abantaila handiak izan ditzake, gugandik urrun dagoen
norbaitekin kontaktua mantentzeko, adibidez. Atzitik, internetaren erabilera
txarrak eta arduragabeak arrisku handiak suposa ditzake. Denok entzun izan dugu
sare sozialen bitartez gertatutako bulling edo akosuren bati buruz,
ordenagailuaz baliatuta oso erraza baita iruzur egitea.
Beraz, aurreko guztia laburbilduz, esan dezakegu
sare sozialak arduraz eta kontuz erabiliz gero, lagungarriak izan daitezkeela;
baina haien arriskuen jakinaren gainean egon behar dugula, ondo erabili ahal
izateko. Hala eta guztiz ere, hau nire iritzi xume bat besterik ez da, eta
esaera zaharrak dioen moduan, “zenbat buru, hainbat aburu”.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)