Behin
batean Loiolan erromeria zan,
hantxen
ikusi nuen neskatxa bat plazan,
txoria
bainon ere arinago dantzan:
huraxen
bai polita, han politik bazan.
Arkitu
ginanean inor gabe jiran
koloreak
gorritu arazi zizkidan;
kontatuko
dizutet guztia segidan,
zer
esan nion eta nola erantzun zidan.
Esan
nion, desio senti nuen gisan,
harekin
hizketa bat nahi nuela izan;
erantzun
zidan ezik atsegin har nezan,
adituko
zidala zer nahi nion esan.
Dama
polita zera, polita guztiz, ai!
bainan
halare zaude oraindik ezkongai.
Ezkon
gaitezen biok! Esan zadazu bai!
Ni
zurekin ezkondu? Ni zurekin? Ja-jai!
No hay comentarios:
Publicar un comentario