domingo, 16 de noviembre de 2014

SARE SOZIALAK (Iritzi testua)

Gaur egun sare sozialak guztiz onartuta daude gure gizartean. Ia gazteguztiek erabiltzen dute hauetakoren bat edo gehiago, eta arrarotzat jotzen dute sare sozialik erabiltzen ez duen edonor. Baina, hauen erabilerak izan ditzakeen ondorioez ohartzen al gara?

Sare sozial asko eta asko daude: Facebook, Twitter, Tuenti, Instagram… Bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta erabilera ezberdinak eskaintzen dituzte: argazkiak argitaratzea, jendearekin txataren bidez komunikatzea, bideo deiak egitea… Guztiek dute ezaugarri komun bat ordea: arriskua. Izan ere, ba al dakigu benetan nork ikusten dituen geure argazkiak? Ziur al gaude txataren bestaldean aurkitzen den pertsonaren nortasunaz? Eta bideo deiak egitean, guztiz fidagarria al da gurekin komunikatzen ari dena? Zoritxarrez gehienetan galdera hauen erantzuna ezezkoa da, eta askotan ezjakinarena egiten dugula da okerrena.

Internetek komunikatzeko modu berriak eskaintzen dizkigu. Honek abantaila handiak izan ditzake, gugandik urrun dagoen norbaitekin kontaktua mantentzeko, adibidez. Atzitik, internetaren erabilera txarrak eta arduragabeak arrisku handiak suposa ditzake. Denok entzun izan dugu sare sozialen bitartez gertatutako bulling edo akosuren bati buruz, ordenagailuaz baliatuta oso erraza baita iruzur egitea.

Beraz, aurreko guztia laburbilduz, esan dezakegu sare sozialak arduraz eta kontuz erabiliz gero, lagungarriak izan daitezkeela; baina haien arriskuen jakinaren gainean egon behar dugula, ondo erabili ahal izateko. Hala eta guztiz ere, hau nire iritzi xume bat besterik ez da, eta esaera zaharrak dioen moduan, “zenbat buru, hainbat aburu”.

1 comentario: